EGITARAUA

Egitarau teknikoa

Kongresuaren egitarau nagusia lan saio teknikoekin osatuta egongo da non ikertzaile, teknikari eta profesionalek euren azken lanen emaitzak eta aurrerakuntza teknologikoak aurkeztu eta elkartrukatuko dituzten. Gainera, nazioarteko ospea daukaten lau hizlarik parte hartuko dute, fundizio industrian interesa daukaten gaien inguruan hitzegiten.

Munduko 71. Galdaketa Kongresuaren batzorde zientifikoak, ikertzaile eta teknikariak euren lanak aurkeztera gonbidatzen ditu interes gaien inguruan hitzeginez:
Kongresuaren ardatz nagusiak “Sustainable Advanced Foundry”, aurreikusita dauden lan saio desberdinetako gai anitzetan oinarria izango du:

Burdinezko fundizioen produkzio eta metalurgia (Fundizio, grisa, nodularra,…), altzairua, burdin gabeko materialak (aluminioa, magnesioa, titanioa eta beste aleazio aurreratuak), moldaketarako sistema aurreratuak, simulazio eta diseinua, kalitatearen kontrola, molde eta arren produkziorako teknologiak, ekipoak eta prozesuen automatizazioa, tratamendu termikoak, material erregogorrak, bukatze eta inspekzio sistemak, aurrezte energetiko eta ingurugiroa babesteko teknologiak,  merkatuak eta konposatu urtuen aplikazio berriak, formazioa eta industriarako gaikuntza, teknologia transferentzia eta ezagutzaren kudeaketa.

Jarraian ikuz dezakezu behin-behineko egitaraua.