PERTSONEN JARRAITZAILE PROGRAMA

Bilboko udaletxera eta hiriaren alde zaharreko bisita
Asteartea maiatzak 20.

Munduko 71. Galdaketa Kongresuko pertsonen jarraitzaile programako kideak hurrengo maiatzaren 20an harrera ofiziala izango dute Bilboko udalaren Arabiar Aretoan Zirkulazio eta Garraio zinegotzi sailburua den Asier Abaunza jaunaren bitartez.

Gaur egungo Udala, Bilbok duen laugarren herri-etxe da 1300 urtean sortu zenetik. Rucoba arkitektoak, Frantziako III Errepublikako arkitektura publikoan iradoki zen udala eraikitzeko orduan. Udaletxeak kanpandorre bat dauka goiko partean eta hiribilduaren bost pertsonai garrantzitsu ditu behe-erliebean: Don Diego López V de Haro, Bilboko sortzailea, Antonio Javier Gardoqui kardinala, Juan Martínez de Recalde almirantea, Tristán de Leguizamón eta Nicolás de Arriquibar ekonomistak. Era berean, udalaren aldamenean lau eskulturak aurkitu dditzakegu: bi mazolari eta bi heraldo. Harmailadi printzipalean, legea eta justizia irudikatzen duten bi eskultura nabarmentzen dira. Tradizioaren arabera, harmailadiaren bosgarren eskaileran Bilboren itsasoarekiko altuera ofiziala idatzita dago, 8,804. Herri-etxe barruan nabarmentzeko da hiru egongela: errezepzioko aretoa, udalbatza-aretoa, atondoa eta eskailerak daudela. Bere ornamentazioa eklektizismoarena da eta azpimarratzekoa da errezepzio aretoan ikusi dezakegun estiloko fusioa, neoarabiarreko erakoa hain zuzen ere. Beste aldean, geratzen diren bi gunetan neopizkudenkoak dira ordea.           


Alde Zaharretik aukeratu den tour interesagarrian, parte-hartzaileek Erdi Aroko Bilbo ezagutuko dute bere harriztatutako kaleekin, kantoiekin, plazekin eta lilura berezia duten txokoekin, hiribilduari haziera eragin zion merkataritza eta portuarekin batera.. Bere harresiak, Santiagoko Katedral gotikoa, Plaza Berria, San Antón eliza ditu aurriartean, Erriberako Merkatu zalapartatsuarekin batera. Bilboko Alde Zaharrak, 500 urte baino gehiago ditu eta badirudi bertan denborak ez duela aurrera egiten.


Ordutegia:

10:00 - Euskalduna jauregia irteeraa puntua izango da partehartzaileentzat. Udalerantz irteera.
10:30 - Arrera ofiziala Udaletxean   
11:00 - Alde Zaharreko bisita
12:00 - Bisitaren Amaiera

FORU JAUREGIRA ETA ARTE EDERREN MUSEORA BISITA 
Asteazkena maiatzak 21

Maiatzaren 21 asteazkena, egitarauak bisita bat egingo da Bizkaiako Foru Aldundiaren Jauregira eta Arte Ederren museora.

Aldundiaren jauregia XIX. Mendearen bukaeran egindako estilo eklektikoko jauregi bat da eta historiaren elementu anitzak nabaritzen dira bertan. Gainera argi ikusten dira aurrearearen itxuraren ardura ornamentazio aspektuekin batera. Dekorazioaren aberastasuna kanpokaldean eta barnealdean antzeman daitezke non altzari desberdinekin batera zenbait obra dauden veste sabaia erreprodukzio batzuekin batera.

Arte Ederretako meuseoa estatu mailako museo garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Anplitute kronologiko zabala daukalako ezaguna da, XIII mendetik gaur egunerarte, esprezio artistikoen dibertsitatea daukalarik. 100 urtetik gorako historiak obra desberdinak eskuratzen joatea ahalbidetu dio, estatu mailan garrantzitsuenetarikoa bilakatuz. Sortu zenetik, espektru artistiko zabal bat aurkeztu du, eta honek publikoari artearen panoraminka historiko zabal bat erakustea ahalbidetu dio. % sekziotan bananduta dauden 10.000 objetuk osatzen dute museoaren kolekzioa: Arte zaharra, Arte modernoa eta konteporaneoa, Euskal Artea, Papelean Obrak eta Arte Aplikatuak.

Ordutegia:

10:00 - Euskalduna jauregira irteera izango da partehartzaileentzat. Aldundirantz irteera
10:30 - Foru Jauregira bisita
11:15 - Arte Ederren museora irteera
11:30 - Arte Ederren museora bisita
13:00 - Bisitaren amaiera