ERAKUSKETA

 

Profesional, teknikari, ikertzaile eta estatuko eta nazioarteko enpresen elkargunea izango da non beraien azken berritasun eta produktuak aurkeztuko diren.

2014ko Munduko Fundizio Erakusketan, mundo osoko erakusketari ugarik hartuko du parte. Azokaren edukinak ondorengo ezaugarriak izango ditu: fundizio ekipamendua, lehengaiak eta material osagarriak, softwarea eta fundiziorako diseinu eta simulazio programak, tratamendu termikorako ekipamendua, entsegu eta karakterizaziorako instrumentazioa, ingeniaritza, kontsultoria, ikerkuntza eta garapen eta berrikuntza zerbitzuak besteak beste.

Azokak ekintza ekonomiko, negoziatzaile eta komertzial zabalarekin kontatuko du. Bertan zuzendari, manager, zuzendari komertzial, erakunde publiko, merkataritza ganbara, sektore metal-mekanikoko enpresaburu eta konposatu urtuen kontsumitzaile nagusiak parte hartuko dute.

Erakusketaren planoa, ekipamendua eta stand-aren ezaugarrien informazio gehiago, ondorengo dokumentuan ageri da.

Gune baten lorpen prozesuan aholkaritza nahi bada, jar zaitez kontaktuan Idazkaritza Teknikoarekin ondorengo posta elektroniko helbidearen bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.