ONGI ETORRIA

Tabira Galdaketa Institutuak, World Foundry Organization elkarteak eta IK4-Azterlanek Bilbon, 2014ko Maiatzaren 19 eta 21 bitartean, ospatuko den Munduko 71. Galdeketa Kongresura gonbidatzen zaituzte.

Galdaketa industriak zibilizazioen garapen ekonomiko eta sozialean paper erabakigarria izan du denboran zehar.  Industriak eta gizarteak planteaturiko eskakizun berriei erantzuna emateko premiak, aditu eta profesionalei metalurgia eremuko ikerkuntzan jarraitzea bultzatzen die.

Munduko 71. Galdaketa Kongresuak era askotako jarduerak izango ditu (jardunaldi teknikoak, nazioarteko azoka,  bisita industrialak…), jakintza teknikoko hartu-emanerako eta munduko profesionalekin harremanetan egoteko aukera paregabea izango delarik.

Kongresu honen ospakizunarekin, sektore metalurgikoaren erreferentea bihurtuko da Bilbao. Hiriburu bizia da, non etapa historiko, industrial eta ekonomiko ezberdinak bere arkitekturan adierazten dituen.

Lan esparru garrantzitsu honetan zure parte hartzearen esperantzarekin, jaso ezazu agur bero bat.

Munduko 71. Galdaketa Kongresuaren Batzorde Antolatzailea.