CALL FOR PAPERS

Bilbon, 2014ko maiatzaren 19tik 21era garatuko den Galdaketaren 71. Mundu Biltzarraren Batzorde Zientifikoak nazioarteko lan-esparru garrantzitsu honetan ponentziak aurkezteko gonbita egin die teknikariei eta ikertzaileei.

Deialdia oso arrakastatsua izan da: 250 abstract eta poster jaso dira. Guztiak aztertu dira, ekarpen teknologikoa, berritasuna eta industriarako duten interesa kontuan hartuta.

Biltzarraren antolatzaileek teknikarien, doktoregaien eta ikertzaile gazteen partaidetza bultzatu du espreski. Hartara, euren azken ikerketen emaitzak aurkeztu ahal izango dituzte Biltzarraren saio ofizialen baitan, industriaren geroko profesionalen presentzia bermatzeko xedez.

Onartutako ponentziak 2013ko azaroaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira. Batzorde Zientifikoak behin betiko lanak ere baloratuko ditu. 2014ko otsailaren 14an  erabakiko da zeintzuk diren behin betiko onartuko eta baztertuko diren lanak.

Kongresuaren Templatea hemen aurkitu dezakezue erantsita.

Ponentzien arloak honako hauek izango dira:

  • Iraunkortasuna eta ingurumena
  • Burdinaren galdaketa (galdaketa esferoidala, laminarra, bermiformea, ADI eta burdina aleatuak)
  • Burdinazkoak ez diren materialak eta aleazio arinak (aluminioa, magnesioa, titanioa, aleazio aurreratuak eta matrize metalikoz osatutako materialak).
  • Altzairu moldatua
  • Galdaketa-teknologia aurreratuak
  • Ekipamendua, prozesuak kontrolatzeko tresnak, robotika eta automatizazioa
  • Ingeniaritza aurreratua: diseinu-, kalkulu- eta simulazio-tresnak
  • Moldeen eta arren fabrikazioa eta prototipo-teknologia
  • Energia
  • Tratamendu termikoak, azalerakoak eta kriogenikoak
  • Ereduen eta tresneriaren diseinua eta fabrikazioa
  • Management-a, hezkuntza eta prestakuntza

Data Garrantzitsuak

Abstract-ak bidaltzeko azken eguna" 2013ko ekainaren 28a
Onartuak izan diren egileentzako jakinarazpena 2013ko uztailaren 29a
Behin betiko lanak bidaltzeko azken eguna 2013ko azaroaren 29a
Behin betiko lanen onarpena 2014ko otsailaren 14a

Informazio gehiago

"Call for Papers" prozesuarekin lotutako informazio guztia honako esteka honetan kontsulta daiteke. Antolatzaileengana ere jo dezakezu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.